Women In Black Ekintza

WomenInBlackAcciónIrailak 2an Mujeres Imperfectas-ek performance egin zuten. Ordu eta egun berean Estatuko hainbat kale eta plazetan emakumeon deialdia izan zen ere. Emakume ezberdinek sufrimendu beraren aurrean salaketa egin zuten: hilketa matxistak.

Hemen duzue nolakoa izan zen Madrilgo ekitaldia eta honekin ere Azaroak 7ko Martxarako deialdia egin nahi dugu.

“Berrogeita hamar emakume beltzez jantzita, berrogeita hamar emakume doluz jantzirik Madrilgo zentru jendetsuko espaloi batean etzanda. Aski dela esateko. Gure gorputzekin etxeko indarkeria ez dela esan dugu, indarkeria matxista dela; ez direla heriotzak, erailketak baizik; emakumeen hilketak, emakume izateagatik, feminizidioak direla. Gure gorputzekin kasu bakanak ez direla esan dugu, terrorismo matxista baizik. Nola ausartzen dira Estatua eta gizartea bizirik nahi gaituela esaten? Estatua konplizea da berdintasun politiketan %40eko aurrekontu mozketa egiten duenean: komunikabideak konplizeak dira emakumeak hil egiten garela esatean, hiltzen gaituztela esan beharrean; eta gure gizartea ere konplizea da bere isiltasun eta axolagabetasunean. Hau guztiagatik eta emakumeok pairatzen dugun indarkeria matxistekin nazkatuta gaudelako kalera aterako gara Azaroak 7an”.

FacebookTwitterGoogle+WhatsAppLinePinterestGoogle GmailPartekatu ezazu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*